XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Normalean nahikoa izaten da
Grabitatea beti beherantz doala kontuan izanik, bere zeinua, abiadurarentzat arbitrarioki aukeratuaren arabera izango dugu kasu bakoitzean.
1.5.- HIGIDURA ZIRKULARRA.Higidura kurbilineo desberdinen artean errazen estudia daitekeena zirkularra dugu.
Higidura honetan higikariak zirkuluak deskribatzen ditu puntu finko baten inguruan, ibilbidearen erradioa konstante delarik.
Higidura honen azterketarako bi magnitude-mota desberdin erabil ditzakegu:
(Ikus 1.11. irudia).
Horregatik, edozein puntutan, ibilbide zirkularrarekiko tangente den abiadura linealaz eta azelerazio linealaz gainera, abiadura eta azelerazio angeluarrak ere defini ditzakegu.
Honen definizioa hauxe dugu: Radiana, erradioaren distantzia berdina neurtzen duen arku-luzerari dagokion angelu zentrala da (ikus 1.11. irudia).
Definizio honen arabera, erraz erlazionatzen dira bi desplazamenduak, lineala (